XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halakoetan guztiz ezinezkoa da lorik egitea.

Agedaren familia hirugarren solairuan bizi da, gure gain-gainean, eta bere oinaze aldietan, goikoen oinotsak sumatzen ditugu, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, eta ondoren, haurraren mina apur bat arintzeko, nola aritzen diren haren oheari astinduak emanez, dinbi-danba, dinbi-danba.

Alabaina, nahiz eta sarritan berebiziko begizuloak eragiten dizkigun, denok izugarri maite dugu Ageda.

Iazko San Migeletako jaietan, adibidez, herriko banda bere balkoi azpian geratu zen hari doinuren bat edo beste eskaintzeko.

Azken asteotan sendagileak ere makina bat sartu-irten egin du bere etxean, eta haize hegoa baino harroagoa izanagatik, beti eraman izan dio goxoki edo lore sortaren bat neskatoari.

Hori dena dela-eta, negarra begietara etorri zaigu Ageda honela mintzatu zaigunean: